NAIZ
Aiacciu

Korsikak eta Euskal Selekzioak bana berdindu dute Aiacciun

Ofizialtasunaren aldeko aldarri artean, Korsikako Selekzioak eta Euskal Selekzioak bana berdindu dute Aiacciun. Santellik aurreratu ditu etxekoak lehen zatian, eta Markel Bergarak jarri du berdinketa bigarrenaren hasieran.

David Zurutuzak euskal selekzioaren elastikoa defendatu du Korsikaren aurrean.
David Zurutuzak euskal selekzioaren elastikoa defendatu du Korsikaren aurrean.

Jai eta aldarrikapen giroa nagusitu da Ajaciun, non Korsika eta Euskal selekzioak ofizialtasunaren aldeko aldarria eraman duten zelaira. Lehen zatian Santellik korsikarrak aurreratu ditu.

Bigarren zatiaren hasierarekin batera, aldiz, Markel Bergarak egin du gola, eta partida banako berdinketarekin amaitu da.