Hamaikagarren aldiz Txapeldunen Liga irabazi du Real Madrilek, kasu honetan auzoko Atleticoren aurkako finala irabazi ostean. 120 minututik gora behar izan du Chamartineko taldeak, hala ere, garaipena lortzeko.
Lehen ordulaurdena betetzearekin bat aurreratu du Real Madril Sergio Ramosek. Jokoz kanpo egon arren epaileak ez du ikusi eta 1-0 aurreratu da Zidanen taldea. Markagailuan aldaketarik gabe jarraitu du partidak, 79. minutuan Carrascok berriz ere Simeoneren taldea partidan sartu duen arte.
Banakoarekin bete dira arauzko 90 minutuak. 15na minutuko luzapeneko bi zatietan ez da golik egon eta azkenean penaltiak. Juanfranek huts egin du Atleticoren penaltia, hurrengoa jaurtitzen Cristiano Ronaldo, eta Real Madrilen izarrak egin du gol erabakiorra.