NAIZ

Erabakiaren aroa sostengatzeko helburuz, ‘Urteberriko Saria’ aurkeztu du Gure Esku Dagok

Gure Esku Dagok zozketa bat aurkeztu du. ‘Urteberriko Saria’ izenpean, «erabakiaren aroa sostengatzea» du jomuga. EAEko hauteskundeak eta gero «erabakia egikaritzeko bidean aukera berriak» sortzen ari direla iritzi dute. Lehen saria 30.000 eurokoa izanen da.

Gure Esku Dagok zozketa bat jarri du abian. (Gure Esku Dago)
Gure Esku Dagok zozketa bat jarri du abian. (Gure Esku Dago)

Gure Esku Dago plataformakk ‘Urteberriko Saria’ aurkeztu du, Euskal Herri mailan egingo den zozketa. «Erabakiaren aroa sostengatzea» du helburu, eta Gure Esku Dagoren hurrengo proiektuetarako finatziazioa lortzea ezinbestekotzat jo dute.

Txartel bakoitzak bost euroko prezioa izango du. Lehen saria 30.000 eurokoa izango da, eta 1.000 euroko beste hamar sari egonen dira.

«Erabakitzeko ilusioa eta nahia areagotzen ari dira eta orain, inoiz baino gehiago, borondate horri bide emateak duen lanaz eta kostuaz kontziente izan behar gara», azaldu dute ohar baten bidez. Eta horretarako nazio mailako zozketa indartsu bat egitea pentsatu dute.

EAEko hauteskundeen emaitzakere ate berriak ireki ditzakela iritzi dute: «Erabakia egikaritzeko bidean aukera berriak sortzen ari dira, eta bide horretan herritarron ekarpena erabakigarria izango da», azladu dute. Horretarako, herritarron babesa eskatu dute, eta dinamika berri honen garrantzia azpimarratu.