EAEko egungo fiskal nagusia den Juan Calparsorok Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez, ostegunean itxi zen hautagaitzak aurkezteko epea eta hiru pertsona aurkeztu dira. Hala ere, zehaztu du hautagaitza gehiago egon daitezkeela, dokumentazioa posta bidez aurkez daitekeelako, nahiz eta, oraingoz, berak dakiela, ez den beste hautagaitzarik aurkeztu.
Horrela, Calparsorok karguan jarraitzeko egindako eskaerarekin batera, Josu Izagirrek eta Carmen Adanek ere aurkeztu dituzte hautagaitzak, alegia, Arabako eta Bizkaiko fiskal buruek, hurrenez hurren.
12 kidek osaturiko Kontseilu Fiskalera bidaliko dira eskaerak, eta erabakia otsailaren erdialderako egon daiteke. Erakunde aholkulariaren bileraren ondoren, Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak EAEko fiskal nagusiaren izendapena proposatuko dio Gobernuari.