NAIZ
GASTEIZ

Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eraso sexista batekin zerikusia dutelakoan

Iragan ostiralean jazo zen erasoa, Gasteizen. Emakumeak salaketa jarri eta atzo, larunbatez, atxilotu zituen Ertzaintzak bi lagun aipatu eraso sexistarekin zerikusia dutelakoan.

Lakuako Gobernuaren Segurtasun Sailak eman du informazioaren berri: iragan ostiral gauean sexu eraso bat pairatu zuen emakume batek Gasteizen. Hala, Udaltzaingora jo eta salaketa jarri zuen erasotuak.

Diligentziak Ertzaintzaren eskuetara iritsi ziren eta atzo, larunbatez, 21 eta 22 urteko bi gizonezko atxilotu zituen aipatu erasoarekin zerikusia dutelakoan.

Polizia-etxean jarraitzen dute bi atxilotuek, Ertzaintza berak aditzera eman duenaren arabera.