NAIZ
BILBO

Juanba Berasategiren azken filma estreinatuko dute ekainaren 2an

Gaztetxoen artean ‘Nur’ liburuek izandako arrakastaren osten, ekainaren 2an, zendu berria den Juanba Berastegi zuzendari duen ‘Nur eta Herensugearen Tenplua’ filma estreinatuko da Euskal Herriko zinema aretoetan. Toti Martinez de Lezea idazle ezagunaren ‘Nur’ bildumako hirugarren liburuan oinarritutako lehenengo animaziozko filma izango da.

 

Toti Martinez de Lezea, Miren Berasategi eta Eneko Olasagasti, Bilbon egin duten aurkzpenean. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Toti Martinez de Lezea, Miren Berasategi eta Eneko Olasagasti, Bilbon egin duten aurkzpenean. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

Ia bi urteko prozesu neketsua baina aldi berean aberasgarria izan dela aitortu du pelikularen sorkuntza prozesuan lanean aritu den Lotura Films-eko lan taldeak. «Elkarlaneko ariketa bat izan dela dio Eneko Olasagastik: «Guretzat garrantzitsua izan da prozesuan Totiren ekarpenak jasotzen, modu horretan pelikulan idazlearen esentzia txertatzen saiatu gara».

Emaitzarekin pozik dago Martinez de Lezea idazlea eta pelikulak, liburuek izandak arrakasta gaindituko duela uste du: «Pelikula dibertigarria da, liburuek duten abenturazaletasuna mantentzen du eta horregatik gazteei asko gustatuko zailea pentsatzen dut», esan du.

Nur bere gurasoekin batera Larrabetzutik Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egin ditu eta beraien lagunen ustebetzea ospatzera jolas parke erraldoi batera joango dira. Kuadrilako lagun bat aldendu eta bere bila abiatuko dira Nur eta bere lagunak baina bidean labirinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko buruhauste ugari izango dute gazteek.

«Haur eta gazteen artean balio positiboak sustatzea ere garrantzitsua da eta horretan ikus-entzunezkoek funtzio garrantzitsua bete dezakete, entretenimenduaren eta aisialdiaren bidez balio hezitzaileak transmitituz», gaineratu du Miren Berasategi pelikulakoi lan taldeko kideak.

«Juanba joan den arren, Loturako lan-taldeak orain arteko ibilbidearekin eta euskarazko ikus-entzunezkoen munduan egindako lanarekin jarraitzeko asmo irmoa daukagu», adierazi du Miren Berasategik.

Aurrestranaldia maiatzaren 27an, larunbata, izango da Donostiako Principe zineman 12.00etan