Katrin Garfoot australiarra garaile Emakumeen Biraren 3. etapan

Katrin Garfoot (Orica-Scott) txirrindulari australiarrak irabazi du Emakumeen Biraren 3. etapa, Antzuolan hasi eta bukatu dena, eta sailkapen nagusian lidergoa eskuratu du.

NAIZ|ANTZUOLA|2017/05/19 18:20
Loading player...

Antzuola irteera eta helmuga zutela, 77,6 kilometro zituzten gaur txirrindulariek Biraren 3. etapan.

Orica-Scott taldeko Katrin Garfoot australiarrak ihesaldia egin du eta bera iritsi da lehena helmugara. Haren atzetik sartu da 2. postuan Soraya Paladin italiarra (Ale Cipollini), 34 segundura, eta Annemiek Van Vleuten neerlandarra, Garfooten taldekidea. 

Sailkapen nagusiaren buruan Garfoot bera jarri da; Amanda Spratt bere taldekidea bigarren da, hamabi segundura, eta Ane Santesteban errenteriarra hirugarren, hamazazpi segundura.

Bihar laugarren etapa dute txirrindulariek. Etxarri Aranaztik irtengo dira eta Aralarko San Miguelen bukatuko dute. 58 kilometroko ibilbide gogorra egin beharko dute; lehenik Zuarrarrate igo beharko dute (6,5 kilometro %5eko bataz besteko penditzarekin), eta ondoren Aralarko San Miguel (13,2km %4,4ra). Etapa erabakigarria izango dela espero da.

OSAGARRIAK