NAIZ
BILBO

Hamar traineruk lehiatuko dute Euskotren Ligaren playoff-a

Hondarribiak eta Zumaiak parte hartzeari uko egin ondoren, guztira hamar traineruk eman dute izena Euskotren Ligari hasiera ematen dion sarrerako playoff-a jokatzeko.

Azken hiru edizioetan San Juanek irabazi du Euskotren Liga. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Azken hiru edizioetan San Juanek irabazi du Euskotren Liga. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Euskotren Ligarari hasiera ematen dion atariko playoff-a jokatzeko hilabete baino zertxobait gehiago falta da eta bertan jakingo da udaran zehar Kantauri Itsasoko estropada-eremu hoberenetan lehiatuko diren lau taldeen izenak.

Hasiera batean hamabi taldek eman zuten izena playoff hori jokatzeko, baina Hondarribiak eta Zumaiak uko egiten diotela jakinarazi ondoren, hamar izango dira azkenean lehiatuko direnak.

Zehazki, honakoak dira Euskotren Ligaren playoff-ean parte hartuko duten hamar taldeak: Arraun Lagunak, Cabo, Lea Artibai, Deusto, Donostiarra, Hernani, Hibaika, Orio, Portugalete eta iazko liga irabazi zuen San Juan.

Araudian egindako aldaketa baten ondorioz, San Juanek gutxienez bosgarren postua lortu beharko du kanporaketako egunetako batean sailkapena lortzeko. Aurreko urteetan, azken edizioaren irabazleak bermatuta zeukan sailkapen txartela.

Sailkapen jardunaldiak uztailaren 8 eta 9an jokatuko dira, Orion eta Donostian. Ondoren, sei froga izango dituzte taldeek egutegian: Santander (uztailaren 22an), Pasaia (uztailaren 23an), Getxo (uztailaren 29an) eta Zierbena (uztailaren 30ean). Azken jardunaldia Zarautzeko uretan lehiatuko dute taldeek, abuztuaren 19 eta 20an.