Bigarrenez egin du azaña Kilian Jornet korrikalari katalanak: astebetean bigarrenez, Everesteko gaina egin du, horretarako oxigeno artifizialik edo soka finkorik erabili gabe.
Lehenengo saiakeran baino denbora gutxiago behar izan du Jornetek gailurra egiteko, abiapuntua, baina, ez da bera izan. 17 ordutan igo da Everestera, astelehenean 26 behar izan zituenean, baina bigarren saiaketa honetan 6.500 metrotako altueratik ekin dio saiakerari, astelehenean 5.100 metrotatik ekin zionean.
Igoera honetan, amaitutzat eman du Jornetek «Summits of My Life» proiektua. Proiektu honen bidez, munduan zeharreko hainbat txoko bisitatu ditu mendi korrikalari katalanak, toki guztietan marka berriren bat ezarri nahian.
Mont Blancen ekin zion desafioari 2012. urtean, eta orduz geroztik Europan (Mont Blanc eta Cervino), Ipar Amerikan (Denali) eta Hego Amerikan (Aconcagua) egin ditu gailurrak.