92 urteko emazte bat hil da sute batean, Urdiñarben

Adineko emazte bat hil da, gaur goizean, bere gelan pizturiko sute baten ondorioz, Urdiñarben.  Goizeko 7.30ak aldera bera alabak sorospen zerbitzuak deitu ditu sutearen oharraraziz. Suhiltzaileek emaztea hilik atzeman dute.

NAIZ|URDIÑARBE|2017/09/22 10:05

92 urte zituen hildako emazteak eta ohean hilda topatu dute suhiltzaileek Zuberoako herri honetan.

Emaztearen alaba izan da abisua eman duena. Gertatukoarengatik xokaturik Paueko ospitalera eraman dute.

Maule, Oloroe, Atharratze, Donapaule eta Nabarrenkoxetik joan dira suhiltzaileak Urdiñarbera. Sua itzaltzea lortu dute baina bertan gelditu dira gertatutakoa aztertzeko.