NAIZ
Maule

Beñat Gaztelumendi nagusitu da Mauleko finalerdian

Beñat Gaztelumendi añorgarra gailendu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko Mauleko saioan. 694,5 puntu eskuratu ditu. Bere atzetik Julio Soto (668,5), Nerea Ibartzabal (663), Etxahun Lekue (656,5), Nerea Elustondo (637,5) eta Beñat Iguaran (604) izan ditu.

Beñat Gaztelumendi nagusitu da Maulen. (Bob EDME)
Beñat Gaztelumendi nagusitu da Maulen. (Bob EDME)

Beñat Gaztelumendi izan da Maule-Lextarreko saioan irabazle, eta azaroaren 19ko Amurrioko finalaurrekorako txartela lortu du zuzenean.

Gaztelumendi izan da onen gaur arratsaldeko saioan. Bere atzetik Julio Soto (668,5), Nerea Ibartzabal (663), Etxahun Lekue (656,5), Nerea Elustondo (637,5) eta Beñat Iguaran (604) sailkatu dira.

Azaroaren 12an egingo dute finalaurrekoen lehen fasea amaitzeko azken saioa, Durangon. Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran izango dira bertan.