Ekhiñe Eizagirre preso zarauztarra aske geratu da

Ekhiñe Eizagirre zarauztarra gaur pasa da espainiar Entzutegi Nazionaleko epailearen aurretik eta euskal preso politikoa baldintzapeko askatasunean uztea erabaki du, ‘Urola Kostako Hitzak’ jakinarazi duenez. 2013an atxilotu zuten Bloisen.

NAIZ|Madrid|2017/11/14 12:07|Iruzkin 1
Ekhin_e
Ekhiñe Eizagirre, aske, senide eta lagunekin.

Ekhiñe Eizagirre aske geratu. Espainiar Entzutegi Nazionalean deklaratu du gaur goziean zarauztarrak eta epaileak baldintzapeko askatasunean uztea erabaki du. 2013ko maiatzan atxilotu zuten Bloisen.

‘Urola Kostako Hitzak’ jakinarazi duenez, tarteka epaitegitik pasa beharko da sinatzera.

Iluntzeko 20.00ak aldera atera da Soto del Realeko espetxetik, senide eta lagunak zain zituela.

Behin Zarautzera iritsita, gaztetxeko argazkia kendu eta plazan egingo diote lehen harrera.

Fresneseko espetxean zegoen Eizagirre eta larunbatean askatu behar zuten. Hala ere, data hori atzeratu egin zen eta atzo espaineratu zuten, estradizio agindua dela-eta espainiar agintarien esku utziz. Gainera, kondena beteta Estatu frantsesetik kanporatua izateko zigorra ezarri zion epaileak.

Irailean egindako epaiketan, sei urteko espetxealdiarekin ere zigortu zuten. Berarekin batera, Andoni Goikoetxea, Kepa Arkauz, Igor Uriarte, Raul Aduna eta Julen Mendizabal epaitu zituzten. Eizagirre eta lehen hiruei sei urteko kondena ezarri zieten eta azken biei, aldiz, zazpi urtekoa.

Epaiketa hartan, Eizagirrek berak, epaitutako guztien izenean testu bat irakurri zuen. Bertan, euskaraz eta gazteleraz, Estatu frantsesari «errepresio bideei» uko egitea eskatu zien, baita Euskal Herriko gatazka armatuaren «konponbidea» erraz zezan.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK