Naiz+ Naiz+

Alfreedoren aldeko hizlarien txokoa [Bideoa]

Joan de urriaren 14ean, Bilbiko plazan, Alfredo Erre Harriaren omenez egindako ekitaldiaren bideoa zabaldu dute. Bilbiko auzokide eta lagunek prestatu eta Xake kulturguneak koordinatua, omenaldi berezia egin zioten kartzelara sartzear den bizilagunari. Bertan 40 lagunetik gora igo ziren oholtzara Alfredori babesa eskaintzeko asmoz.

Alfredo Remirez Marañon, Twitterren @erreharria erabiltzaile izenarekin ezagunagoa den amurriarrak urtebetez espetxera joan beharko du euskal presoen urrunketa salatzeagatik.

Ipinitako azken helegitea Entzutegi Nazional espainolak ukatu ostean, urtebeteko zigorra betearazi nahi diote Remirezi. Gauzak horrela, 2005an Amurrioko txupinazoan preso baten panpina ateratzeagatik espetxeratzeko erabaki irmoa hartu du Espainiako Auzitegi Nazionalak.