0 iruzkin

Antena3 telebista katea, Euskal Herriaz mintzo

Loading player...

«Euskadiz gainera, zein komunitate autonomikoak osatzen du Euskal Herria?». Horixe izan da Antena3 telebista kateko ‘Boom’ saioak atzo arratsaldean lehiakideei botatako galdera. Zalantzarako tartetik gabe, Nafarroa erantzun zuen ‘Los lobos’ izeneko taldeak eta erantzun egokia izanik, 2 milioi euroko saria eskuratzeko azken frogan aurrera egin zuen.

‘Caiga quien caiga’ edo ‘El Intermedio’ saioetan ospetsu egindako Juanra Bonetek aurkezten du aste barruko arratsaldeak entretenitzea helburu duen saioa. Bi talderen artean lehiatzen dira programa hasieran eta haietako bat kanporatuta, talde garaileak saioz saio metatutako saria irabazteko ahalegina egin behar du, bata bestearen atzetik 15 galdera erantzunez. Galdera sorta horren bigarren galdera zen Euskal Herriaren ingurukoa. 

Sare sozialetan zeresana eman du galderak, aldeko zein aurkako mezuekin.

/
azken iruzkinak
azken post-ak