0 iruzkin

Ateak ireki aurretik interneten kritikatua izan den Iruñeko hotelaren erantzun aparta

Ateak ireki aurretik interneten kritikatua izan den Iruñeko hotelaren erantzun aparta

Geroz eta ohikoago da bisitatzen ditugun jatetxe, hotel edo tabernen gaineko iritziak sareetan plazaratzea. Eduki horiek gainera, etorkizuneko erabiltzaileentzat balio handikoak dira, izan ere, beste erabiltzaileen esperientzietan oinarritzen gara bat edo bestea hautatzerako garaian.

Landaben hotelean baina, iruzkinak logeletako ateak ireki aurretik iritsi dira, eta ez aldekoak gainera. Iruñeko Landaben Poligonoan dagoen hotel honek datozen egunetan irekiko ditu ateak. Haatik, Googlen Catalin Giugiuca ezizena erabiltzen duen erabiltzaileak, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, itxiak zeuden logeletan sartu eta bertan egin zuen lo. Nonbait, lastaira ez zen bere gustukoa eta hala argitu zuen Googlen.

Landaben Hoteleko komunikazio arduradunak baina, azkartasunez erantzun du sareetan, modu argi eta irudimentsuan gainera. Iruzkinean hotela oraindik ere martxan ez dagoela argitzen badu ere, etorkizunera bidaiatzeko duen gaitasuna dela eta, loteriaren edota gertatzear diren hondamen naturalen berri emateko galdegiten dio Catalin Giugiucari.

Gatzez betetako erantzunak sareak astindu ditu eta ezagun egin du hainbat komunikabideetan ateak irekitzera doan Nafarroako hotel hau. Badira ere, hotelaren txantxari jarraituz Googlen iruzkinak idazten jarraitzen dutenak. Carles G. V.k adibidez, 2025. urtean igaroko duen asteburua deskribatzen du bertan. Juan de Dios Gutiérrez erabiltzailea aldiz, dezente katastrofikoagoa da, eta 2021. urtean Kiko Rivera Espainiako presidente gai aurkeztuko dela iragartzen du bere iruzkinean.

/
azken iruzkinak
azken post-ak