Naiz+ Naiz+

«Au Españie da. Gora Españie», Leitzan

Pasa den urriaren 12an, Espainiako Egun Nazionalean, «Sinbolo frankistak pikutara!» zioen pankarta zintzilikatu zuen Leitzaldeko Ernaik herriko frontoian. Ordu batzuetara, baina, beste pankarta bat agertu zen leku berean: «Au españie da. Gora españie. Viva España. Gora Naparroa» zioen horrek.

Leitzaldeko Ernaik Topatu atarian salatuz duenez, herriko UPNko zinegotziak zabaldu zuten pankarta.