0 iruzkin

Bizi! mugimenduaren ekimena Biarritzen txirrindula bideak galdegiteko

Bizi! mugimenduak larunbatean Biarritzen ekimen ikusgarria egin zuen orain urtebete zin egindako txirrindula bideetan diren atzerapenak salatzeko.

Larunbat hontan, urtarrilaren 26an arratseko 19 :30tan, Bizi! mugimendu altermundialistako 25 militantek Biarritzeko Gare du Midi-aren paretatik banderola erraldoi bat zintzilikatu dute, han iragaiten zen FIPA entzun-ikus festibalari begi klixka bat eginez, amaiera eta saristatzeen zeremonia gertatzen ari zen momentuan: «Badu urte bat xuxen, txirrindula bide antolaketa promesak Biarritzen : dena zinema !? » zioen banderolak. Anartean, beste militante batzuek eskuorriak banatzen zizkieten han ziren jendeei ekintzaren zentzua esplikatzeko. > Azalpena osorik BIZI!-ren webgunean

/
azken iruzkinak
azken post-ak