Zenbait herritarrek ere harridura eta haserrea erakutsi dute jaietako musika eskaintzarekin:
\r\n\r\n\r\n\r\n\r\nLos necios contratan a Los Manolos y bailar\u00e1n al ritmo del \"All my loving\" en Sag\u00fces despu\u00e9s de ir a los toros... #DonOstia pic.twitter.com/FZ5C7ZFzvR
\r\n\u2014 Igor Meltxor (@IgorMeltxor) 2017(e)ko ekainak 16\n
Badira ere urrunago joan eta musika eskaintzari aurre egin nahian umore lagun hartu dutenak. Horietako bat da Xigor Gezala ezizenarekin Change.org plataforman sinadura bilketa abiatu duena. Gezalak, Donostiako alkate orde eta PSEko eledun den Ernesto Gasco Sagueseko oholtzan ikusi nahi du, Los Manolos taldearekin batera 'All my loving' abesten eta dantzatzen.
\r\nHona hemen bere aldarrikapena: \u00ab2017ko Donostiako Aste Nagusiko egitaraua kosmopolita izan dela ospatzeko, Ernesto Gasco Los Manolos taldearen kontzertuan oholtza gainean ikusi nahi dugu 'All my loving' abesten eta dantzatzen. Aldeanismoaren amaiera, festaz ospa dezagun! Sinatu eskaera hau, Donostiako Udalera iritsi dadin. Ernesto Gasco Los Manolosekin oholtzan ikusi nahi dugu \u2018All my loving\u2019 abesten!\u00bb
\n