Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2017/03/10 10:32h.

Emakumeok borrokaren lehen lerrora! from mrafundazioa on Vimeo.

‘Emakumeak borrokaren lehen lerrora’ izenburua duen dokumentala aurkeztu du ELA sindikatuak asteazkenean ospatu zen Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. Euskaldunako gatazkatik Bizkaiko erresidentzietarainoko bidea ibiltzen du dokumentalak.

Nolako papera jokatu dute emakumeek ustez gizonenak baino ez ziren borroketan? Gaur egun emakumeak borrokaren lehen lerroan ikusteak zer suposatu du emakumeentzat? Nolako eragina du horrek jendarte osoaren imajinarioan? Sindikalgintza eta feminismoa bakoitza bere aldetik ulertu daiteke ala borroka beraren oinarrizko elementuak dira? Moduko galderak erantzuten saiatzen dira Soraya Garcia (Bizkaiko erresidentziak); Nahia Fernandez (eskumaldeko Industria eta Eraikuntza Federazioko ELAko arduraduna); Maialen Aranburu (Gipuzkoako Irakaskuntza arduraduna) eta Begoña Gutierrez eta Andrea Gutierrez Euskaldunako gatazka bizi izandakoak.

Tags: ela, feminismoa
Kolaboratzaileak
azken iruzkinak