0 iruzkin

Errekaleor: azken bultzada energia burujabetzarantz

Loading player...

Astebete eta 20.000 euro falta zaizkie Errekaleor auzokoei energia burujabetzan urrats esanguratsua emateko behar duten diru babes kanpainan. 80.000 eurotik gora jaso dituzte dagoeneko baina 100.000ko erronka ezarri zuten eta datorren asteko igandean, hilaren 23an, amaituko da diruz laguntzeko aukera. 

Bideo labur baten bidez azken bultzada bat emateko eskaria zabaldu dute Gasteizko auzotik. Bertan, lau urtez egindako lana dakarte gogoan eta baita maiatzaren 18an «Gorka Urtaranek, Ertzaintzak eta Iberdrola ustelak lagunduta, argia moztu» zietela ere. Hala ere, «ez gintuzten iluntasunera kondenatu» diote eta aspaldian buruan zuten proiektua, auzoa energetikoki burujabe izatea, burura eramateko unea dela gogoratu dute. 

550 eguzki plaka jarri asmo dituzte auzoan bertan sortu ahal izateko bertan behar duten energia guztia. Ez da merkea, noski, eta proiektu hori gauzatzeko asmoz sustatu dute finantzaketa kanpaina. 

Hiru modu daude diruz lagundu ahal izateko.

Lehena, coopfunding.net/errekaleorbizirik webgunearen bidez. Bertan norberak nahi adina diru eman ahal du eta trukean oparia ere jasoko du. Diru emale denen izenak eramango ditu auzoan egingo duten mural batek, gainera hainbat tailerretan parte hartzeko gonbidapenak ere badituzte eta bisita gidatuak, bertso afariak... 

Lehen aukera horrekin ondo moldatzen ez direnentzat beste bi bide ere bai. Lehena Gasteizko hainbat tabernetan salgai jarri dituzten bonolaguntzak eta bestea eposta bidez eurei idaztea transferentzia bidez nola gauzatu galdetzeko. Eposta helbidea errekaleorbizirik@gmail.com da.

azken iruzkinak
azken post-ak