0 iruzkin

Erreketeek «jolasean» hil zuten emakume elgoibartarra

Erreketeek «jolasean» hil zuten emakume elgoibartarra

Esnea leihora ateratzen ari zen Soraluzera ezkondu zen Josefa Arrillaga Arrizabalaga elgoibartarra. Hartan, Errekete parea tiro egiten bietako zein zen trebeena hizketan ari ziren bere etxe atarian, Josefa lehioan ikusi eta tiro egin zioten, bertan hil zuten. Jolas gisa hartu zutela dio Elgoibar 1936 elkarteak jaso duen testigantzak. «Iremos a donde la hija a dar el pésame», esan omen zuten tiroa jo zuten berberek, herritar batek kargu hartu omen zien, «¿matáis a la madre y le vais a dar el pésame? ¿Estáis locos?», sekulako ekintza burutu balute bezala kontatzen omen zuten herrian.

1937ko martxoaren 30ean hil zuten Josefa, Aldasoro baserrian, 48 urte zituenean.

Argazkian Josefa Arrillaga Arrizabalaga eta Pedro Aldazabal Urreategi bere senarra, seme-alabekin. (Gehiago: elgoibar1936.info/soraluze)

azken iruzkinak
azken post-ak