Naiz+ Naiz+

Hamabi urteko zentsura gainditu eta dantzan jarri du Madril Muguruzak

Hamabi urtez Madrileko oholtzetako sarrera oztopatua izan duen Fermin Muguruza izan da aurtengo ‘Cutura Inquieta’ jaialdia dantzan jarri duen lehen abeslaria. Musikari irundarra gogotik saiatu zen, joan den ostegunean eta ‘Black is Beltza’ biraren baitan, bildutako milaka lagunak mugiarazten, eta baita lortu ere.

Bihar bertan Iruñean arituko da Fermin Muguruza New Orleans Basque Orkestrarekin batera, baina, bien bitartean honat Madrileko ikuskizunaren laburpentxo eder bat.

Killing in the name - Madrid Resiste 30-VI-2016

Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestra

(Rage Against The Machine - brass band version) - Cultura Inquieta Festival ‪

#‎BlackisBeltza2016ASM‬ - Black is Beltza