\r\n

Manifestazio jendetsua espero du Sarek. Izan ere, asko eta askotarikoak izan dira herriz herri eta auzoz auzo manifestaziora deituz asteotan egin diren ekimenak. Salaketaren ikur bihurtu diren eskuak soinean, familia argazkiak atera dira han eta hemen. \u00a0

\r\n

Irun,\u00a0Hondarribia,\u00a0Errenteria,\u00a0Durango,\u00a0Arbizu,\u00a0Elgoibar\u00a0, Laudio edota\u00a0Tolosan\u00a0dira horietako batzuk. Bideoak ere hamarnaka grabatu dira Euskal Herri luze zabalean. \u00a0Elorrio,\u00a0Larrabetzu,\u00a0Oiartzun,\u00a0Erandio\u00a0edota\u00a0Berangokoa\u00a0kasu.

\r\n

Ezina ekinez egina

\r\n

Pedalei eraginez protesta egin dutenak badira. Oiartzunen adibidez, gaixo diren euskal presoen askatasuna galdegin zuten bizikleta martxan. Bilbon ere bizikleta gainera igo ziren.

\r\n
\r\n

Oiartzuarrok pedalei eraginez larriki gaixorik dauden 11 presoak ETXERA aldarrikatu dugu @sare_herritarra #salatzen dut #U14Bilbora pic.twitter.com/bTBrM94ly0

\r\n\u2014 sareoiartzun (@sareoiartzun) 2016(e)ko azaroak 20\n
\r\n

Sare sozialetan bogan diren Mannequin Challenge apostuarekin animatu ziren iurretarrak, euskal presoen alde manikien antzera geldi agertuz.

\r\n

\r\n

Kandelek berotu zuten Arrasaten euskal presoen eskubideen aldeko aldarria. 400 lagun baino gehiago bildu ziren bertan, kondena beteta daukaten euskal presoen askatasuna eskatzeko.

\r\n

\"\"

\r\n

Azkoitian, Azpeitian edo Gernikan egindako ohiko manifestazioez gain, Lezon edota Eibarren bertsoak, antzerkia eta musika izan zituzten lagun euskal presoen alde.

\r\n

\"\"

\r\n

Abadi\u00f1arrek aldiz, korrika egin zuten Bilbora joateko deia. Izan ere, 2016ko azken egunean San Silvestre lasterketan aritu ziren euskal presoen eskubideen alde.

\r\n

\r\n

Kirola eta kulturaz gain, euskal presoen eta euren senideen egoera lau haizeetara zabaltzeko hamaika hitzaldi egin dira azken hilabeteetan. Errenterian, adibidez, dispertsioak eta kartzelak umeengan duen eragina aztertu zuten. Lasarten, ostera, zigor batuketaren inguruko hitzaldia egin zuten.\u00a0

\r\n

\"\"

\r\n

Sareetan ere zeresan handia eman du Sarek zabaldutako\u00a0#salatzendut edo gaztelerazko #Yodenuncio traolak. Hona hemen gure arreta deitu duten txio batzuk:

\r\n
\r\n

Lagun Onak MBko mendizaleek urte berria Erloko gailurrean hasi zuten, #SalatzenDut eta #u14Bilbora dei eginez. Apuntatu busetan! pic.twitter.com/Lz1TC53x3e

\r\n\u2014 Azpeitiko Sare (@AzpeitikoSare) 2017(e)ko urtarrilak 3\n
\r\n
\r\n

Garraiolariok ere han izango gara!!! #SalatzenDut #YoDenuncio #u14Bilbora @sare_herritarra pic.twitter.com/NNVFlR8nj2

\r\n\u2014 hiru sindikatua (@hirusindikatua) 2017(e)ko urtarrilak 12\n
\r\n
\r\n

#Deustu ko erriberan #salatzendut En la ribera de #Deusto #yodenuncio STOPDISPERSION 14 E #Bilbao EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA #14ubilbora pic.twitter.com/55xfpWDW40

\r\n\u2014 Sare Deustu (@DeustuSare) 2017(e)ko urtarrilak 8\n
\r\n

Euskal Herrian ezagunak diren pertsonak ere bat egin dute Sareren deialdiarekin eta Bilbon izango direla agertu dute publikoki. Unibertsitateko hainbat irakasleek ere iritzi artikulua idatzi dute, Bilbora deia eginez.

\r\n

Atxikimenduak Euskal Herriko mugak gainditu dituzte. Ikusi bestela, Estatu Batuetako Dania Floridako pilotarien mezua.

\r\n
\r\n

Estatu Batuetako Dania Floridako pilotariek ere larunbateko manifestazioarekin bat egin dute!#u14Bilbora! #SalatzenDut pic.twitter.com/I0A9HmRYaJ

\r\n\u2014 Sare (@sare_herritarra) 2017(e)ko urtarrilak 12\n
\r\n\r\n

Larunbatean Bilbora bertaratu ezin daitezken pertsonak ere gogoan izan ditu Sarek eta presoen eskubideen aldeko ekimenarekin urruntasunetik bat egiteko, esku birtualak jarri ditu eskura.

\n"}
Naiz+ Naiz+

Herriz herri eta auzoz auzo, sarean, korrika ala bertsotan ehundu den deialdia

Euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu larunbatean. 17.30ean irtengo da La Casillatik Sarek antolatutako manifestazioa. «Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira» leloa izango du goiburu eta, Sarek berak aurreikusten duenez, 250-275 autobus inguru iritsiko dira Bilbora Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik eta atzerritik. 

Asteburuan euskal presoek ez dituzte ohiko bisitak izango eta, beraz, Mirentxineko gidariek ez dute frantziar eta espainiar estatua zeharkatu beharko. Furgonetak, ostera, ez dira geldi izanen, izan ere, haiek irekiko dute Bilbo manifestazioa. Prest dira gidariak Twitterren zabaldu bezala.

Manifestazio jendetsua espero du Sarek. Izan ere, asko eta askotarikoak izan dira herriz herri eta auzoz auzo manifestaziora deituz asteotan egin diren ekimenak. Salaketaren ikur bihurtu diren eskuak soinean, familia argazkiak atera dira han eta hemen.  

IrunHondarribia, ErrenteriaDurango, ArbizuElgoibar , Laudio edota Tolosan dira horietako batzuk. Bideoak ere hamarnaka grabatu dira Euskal Herri luze zabalean.  ElorrioLarrabetzuOiartzunErandio edota Berangokoa kasu.

Ezina ekinez egina

Pedalei eraginez protesta egin dutenak badira. Oiartzunen adibidez, gaixo diren euskal presoen askatasuna galdegin zuten bizikleta martxan. Bilbon ere bizikleta gainera igo ziren.

Sare sozialetan bogan diren Mannequin Challenge apostuarekin animatu ziren iurretarrak, euskal presoen alde manikien antzera geldi agertuz.

Kandelek berotu zuten Arrasaten euskal presoen eskubideen aldeko aldarria. 400 lagun baino gehiago bildu ziren bertan, kondena beteta daukaten euskal presoen askatasuna eskatzeko.

Azkoitian, Azpeitian edo Gernikan egindako ohiko manifestazioez gain, Lezon edota Eibarren bertsoak, antzerkia eta musika izan zituzten lagun euskal presoen alde.

Abadiñarrek aldiz, korrika egin zuten Bilbora joateko deia. Izan ere, 2016ko azken egunean San Silvestre lasterketan aritu ziren euskal presoen eskubideen alde.

Kirola eta kulturaz gain, euskal presoen eta euren senideen egoera lau haizeetara zabaltzeko hamaika hitzaldi egin dira azken hilabeteetan. Errenterian, adibidez, dispertsioak eta kartzelak umeengan duen eragina aztertu zuten. Lasarten, ostera, zigor batuketaren inguruko hitzaldia egin zuten. 

Sareetan ere zeresan handia eman du Sarek zabaldutako #salatzendut edo gaztelerazko #Yodenuncio traolak. Hona hemen gure arreta deitu duten txio batzuk: