Naiz+ Naiz+

Irudimena, haur errefuxiatuen ihesbide

Irudimena astintzea izaten da haur askorentzat errealitatetik ihes egiteko bide bakarra. Gerratik ihes eginda, bonbardaketen erdian, miserian bizi diren umeen ihesbide bakarra da, adibidez, irudimena. Haur hauen errealitatea ikusarazi nahi izan du War Child elkarteak, heziketa eta laguntza psikologiakoaren bidez haurrek gerraren ondorioak gainditzeko bokazioz sortutako Gobernuz Kanpoko Erakundea.

Massive Music agentziak egin du Batman protagonista duen spota.

Iragarkiak pasa den martxoan Greziako Chiosera uhartera iritsitako haur errefuxiatuaren historia ekarri digu gogora. 68 lagunekin batera, Batmanen mozorroa soinean zuen ume bat iritsi zen orduko hartan.