Naiz+ Naiz+

Julio Perugorria nafarra da Estatu espainolean Rubik kuboa osatzen azkarrena

Jaiotzez beratarra baina orain Elizondoko bizilaguna den Julio Perugorria da Skewb kuboarekin (Rubik modalitate bat) Estatu espainoleko azkarrena. Duela bi urte murgildu zen Julio Perugorria Rubik kuboen munduan, kasualitatez sartu gainera, baina Madrilen ospatu berri den “Cubéate Weekend 2016” lehiaketan bi errekor lortu ditu.

Ikusgarria da Perugorriaren abiadura kuboa osatzerako orduan eta errekor hauek famatu bihurtu dute Baztango gazteenen artean.

Aste honetan ere, 24:03 minutuko apneari esker lortu du Aleix Segura katalanarrak Guinness Errekorra gainditzea. Munduko Txapelduna da Segura eta Guinness errekorra egunotan Cornellán egin den "Mediterranean Diving" lehiaketan lortu du.