Naiz+ Naiz+

Liher Rodriguez bilbotar presoaren ongietorria

Herrira. Larunbat honetan Liher Rodriguez Aretxabaleta Bilboko zazpi kaleetako preso politikoa aske geratu zen 10.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Egun berezia espetxetik irteteko, Bilbon egin zen manifestazio erraldoiarekin batera irten baizen. Liher Fresnes, Soto del Real eta Ocañako espetxeetan egon da 2007an atxilotu zutenetik.

Auzora 22.30ean heldu zen eta kalejira oso jendetsu batek lehenengo harrera egin zion. 7 Katu gaztetxean antolatuta zegoen elkartasun gauean parte hartu zuen eta urte hauetan zintzilik egon den argazkia kendu zuen.

Igandean Lekeition harrera egin zioten 20.00etan. Bilboko alde zaharreko Herriratik ongietorri beroa Liherri eta auzoan falta dituguzan beste 23 auzokideak etxeratu arte lanean jarraituko dogula esan nahi dugu.

Honekin batera, jendarte osoa animatu nahi dugu preso eta iheslarien aldeko borrokan jarrai dezaten.

Denon artean lortuko dugu! Etxean nahi eta behar ditugu!