Naiz+ Naiz+

Mugak Ireki, performance-a Zarautzen

Errefuxiatuak gogoan izan zituzten Zarautzen, ekainaren 25eko gauean, San Pelaio jaiei hasiera ematen dion festen txupinazoan. Gurekin Jai eta Putzuzulo gaztetxeko kideek plazarako sarbideak itxiz mugen inguruan dagoen politika irudikatu zuten, Europar Batasunari kritika egin eta bide batez, errefuxiatuei elkartasuna adierazte aldera.

Hodei Estebanek egitasmoaren inguruko ikus-entzunezkoa egin eta berriki sareratu du. Antzeko ekimen.

Iruñeako erdialdean ere antzeko ekimena egin zuten pasa den uztailaren 2an.