Bere agirian Euskaltzaindia izen bakoitzak garai ezberdinetan izan duen sexu ezaugarritzeaz mintzo da.\u00a0
\r\nKontuak kontu, agerikoa da euskararen tradizio modernoenak, gutxienez, aukera asko ireki dituela sexuaren arabera pertsonak izenetik ez bereizteko, eta espainiar legedia (2010) betetze aldera mugatu dituela Euskaltzaindiak aukera horiek. Izan ere Hego Euskal Herriari eragiten dion espainiar legediak izena jartzean sexua argi bereizi behar dela dio, eta beraz izenek horren araberako izan behar dutela.
\r\nTxioari emandako erantzunetan ikus daiteke Euskararen zaintza lanak egin behar dituenaren argudioek sortu duten haserrea.\u00a0
\r\nGaiaz Bilgune Feministak eta Emaginek maiatzean aurkeztu zuten gida praktikoa, \u2018Izena eta izana ezbaian. Euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizkeria\u2019 izenburupean.\u00a0
\r\n\n