0 iruzkin

Nora zoaz traktore zahar eta karabana bizkarrean hartuta?

Loading player...

Donostia erdialdean antzinako traktore gainean eta karabana bizkarrean hartuta Bilbora autopistarik hartu gabe nola joan galdezka dagoen gizonaren bideoak sareak aztoratu ditu gure artean. Facebooken aurkitu genuen lehenbizi, Zumbalacazan Cuatro X Cuatro erabiltzaileak zintzilikatu zuen bideoa pasa den larunbatean eta ordutik ia 1.200 aldiz izan da elkarbanatua, 120.000 ikustaldi eskuratuz.

Whatsappera ere salto egin du bideoak, irriak eta barreak han eta hemen eraginez.

Irudiek harridura eragin diguten arren, uste baina ohikoagoa da traktoreek gidatutako karabanak errepideetan ikustea. Sarean nabigatuz, Zarautzen ere aurkitu izan dituzte traktoreek gidatutako karabanak. Haiek filmatu eta Youtubera ere igo zituzten.

Mendexako Leagin kanpinean ere jaso zuten bi traktore hauen bisita. Bertan diotenez, Alemaniatik 50 kilometro orduko abiaduran iritsi ziren Mendexara.

Santiago bidea moduko ibilbideetan ere aurki daitezke traktore zaharrek sorbaldan daramaten karabanak. Interneteko zenbait foroetan aurkitu ditugu haien berri ematen dituzten mezuak eta ‘La Voz de Galicia’ egunkariak erreportajea eskaini zien traktore eta karabanarekin bidean zihoazen hiru jubilatu alemaniarrei. Munichetik atera eta 6.000 kilometroko ibilbidea egin zuten joan eta etorrian hiruek eta bi hilabete eman zituzten bidaian, «errepidean inolako arazorik gabe», aitortzen dutenez.

Dirudienez, Alemaniako Autobahn autopistetan maiz ikusten dira halako garraiobideak, eta ez uste bezain mantso…

/
azken iruzkinak
azken post-ak