\n"}
Naiz+ Naiz+

SuperCAT, batzuen irribarra eta besteen ezinegona

Gezurra dirudi umore giroan sorturiko pertsonaje batek hautsak SuperCATek harrotu dituen moduan harrotzea baina... zer egingo diogu ba! Directe.cat hedabideak sorturiko umore sail baten progatonista da kataluniar prozesua zaintzea xede duen super heroi hau.

Itxuraz independentzia zaleek euren buruaz barre pixka bat eginez irailaren 27ko bozketa historikorako giroa berotzea du xede, prozesua zaintzea dio berak. Eta hara non, Madrilen behintzat bere helburuekin bat egin duten.


13TV telebista kateko aurkezle bat, SuperCATen aurkako heroi gisa edo...

Espainiako Estatuko telebista ikusienetako batean elkarrizketatu egin zuten, egunkari irakurrienetako batean erreportaje zabala eskaini zioten, eta ‘TDTparty’ delakoetan kontrako heroi bat ere sortu zioten gaia lantzeko programa berezi bat egitean (goiko argazkia). Ez die grazirik egin Madrilen SuperCATek... beno, Kataluniako prozesua bera da grazia zipitzik egin ez diena!

A! Eta heroia delako horretan edo, euskaraz ere badaki SuperCATek: