0 iruzkin

«This is not Invernalia, you are now in Euskal Herria!»

«This is not Invernalia, you are now in Euskal Herria!»

Game of Thrones telesailak bogan jarri du Gaztelugatxe, San Juaneko baseliza modako jomuga turistikoa bihurtuz. Ikusmina eragin zuen Game of Thrones-en zazpigarren denboraldiak Zumaiako Itzurungo hondartza eta Gaztelugatxe bera attrezzo gisa aukeratzeak eta uztailean estreinatu zutenetik jende ilara luzeak sortu dira Gaztelugatxeko eskaileretan gora eta behera.

Ernai gazte erakundea ere ohartu da Gaztelugatxeren estrategikotasunaz eta bertan ipini du turistei zuzendutako kartela. Telesaileko Khaleesi protagonista ageri da bertan eta Gaztelugatxe Game of Thrones-eko kokapena izan arren, Euskal Herrian daudela oroitarazi nahi die turistei.

Ekimenaren originaltasunak sareetan zeresana eman duen arren, Game of Thrones-eko jarraitzaile sutsuak asaldatu egin dira mezuarekin. Batzuen ustez, leloa ingelesez izanik Invernaliaren ordez Winterfell agertu beharko litzateke; beste batzuk aldiz, Gaztelugatxeko paisaia Dragonstone-ko parte izanik, hura aipatu beharko litzateke Invernalia beharrean.

Batzuen eta besteen zuzenketak onartuz, umorea lagun hartuta erantzun du Ernaik sare sozialetan.

«Postalen atzean» herria eta gazteria «bizirik» dagoela aldarrikatzeko makina bat ekimena egin ditu Ernaik uda honetan.

/
azken iruzkinak
azken post-ak