0 iruzkin

Zer da ‘ez!’? Noiz da ‘ez!’? Festa girorako hausnartu beharreko adibide sorta

Loading player...

Ez da master berezirik behar ‘Ez!’ hitzaren esanahia ulertzeko baina bide luzea du egiteko oraindik «ez ezetz da» mezuak.

Zornotzako jaien harira Udalak bideo sorta hau argitaratu zuen ‘Ez beti da ez / No siempre es no’ izenburupean. Herritarren arteko elkarrizketak dira, egoera zehatzen berri dakartenak eta ‘ohiko’, ‘normal’, ‘betiko’ ... egoerak dagokien lekuan, eraso sexisten eremuan, kokatzen dituztenak. Ziur aski, zerorrek, irakurle horrek, alde batean edo bestean bizi izan dituzun adibideak gehienak ere. Laburpen bideoa da goian ikus gai duzuena.

1.- Komentarioak eta mutilen arteko jarrerak

Lehen atal honetan egin ohi diren komentarioak dituzte hizpide bi gaztek, hain normalizatuak batzuk non ez baizaikigun eraso ere iruditzen. «Txistera hartzen ditugu maiz» diote. Mutil kuadrilen artean ematen den onarpena ere badakarte mahai gainera.

2.- «Neskek beti pentsatzen dutenaren aurkakoa esaten dute»

Ondo pasatzera joateko zenbat baldintzapen! Erropa dute hizpide bideoko bi neskek ezer baino lehen; eskote bat dela, jantzi estu bat dela... «probokatzen joatea»? Baita ezetza ulertzea zenbat kostatzen zaien batzui ere eta ezetz soila nahikoa ez denean aitzakia asmatu beharra. Eta noski, ezetz ezetz dela, lehen aldian eta hala izango dela 21.ean ere oraindik «neskek beti pentsatzen dutenaren aurkako esaten dute» bezalako astakeriak pentsatzen dituenik bada ere.

3.- Barraren atzeko emakumeak

Bi tabernari dira kasu honetan, biek ere bizitako pasadizoak gogoratuz. Tragoa ateratzen ari direlarik eskotetik izotza sartzen saiatzen den «graziosoarena» edo tabernariari musu eskean doakiona... Graziarik egiten ez duten bromak.

4.- Icebergaren punta...

«Erasotuak izan gara, modu askotan» esanez hasi dute pieza honetako protagonistek euren hitz-hartzea... Eraso bortitza icebergaren punta besterik ez dela gogoratuz eta azpian izotzmendi horrek duen guztia gogoratuz. Hizpide ere sexismoaren aurkako borroka eta ekimen feminista, «beti erasoen aurrean izango gara eta Zornotza morea izango da».

5.- Kontrola eta beldurra

Kontrola eta beldurra dituzte ale honetan, gizonezko bikoteak neskari ezartzen diona, adibidez. «Festara zoaz? Norekin? Zer jantziko duzu?»... eta beldurra, etxera bakarrik itzultzeko neskak izan dezakeen beldurra.

6.- «Ekin egin behar dugu»

«Gure burua babesten dugu beti elkarrekin joanda, baina konsziente izan behar dugu ekin egin behar dugula. Ekin egin behar dugu».

/
azken iruzkinak
azken post-ak