Alex Areizaga

E5 - Itzali telebista eta piztu irratia!

ElkarlanaIgandean Gure Esku Dagok antolatutako galdeketa burutuko da Goierriko 22 (23 Ezkio eta Itsaso banatuta) herrietan. Egun berezi honi merezi duen jarraipena egin asmoz, Goierriko 3 irratik irratsaio berezia eskainiko dute, goizez eta arratsaldez. Kaleetan jarritako estudioetatik, egunaren gorabeherak, jarraipena, balorazioak, adierazpenak... eskainiko dituzte. KKinzona Irratiak, Goierri Irratiak eta Segura Irratiak eskainiko dute emisioa, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.

Igandean, itzali telebista eta pìztu irratia!