Alex Areizaga

Zumarragako festak: gaurtik Bixamona Festera!

Gaur hasiko dira Zumarragako festak, eta horrekin batera, gaur irekiko da txozna gune aske-alternatibo-libre-DIY-agronomo-erdi eko (edariei dagokienez)-musikatua. Ipintzako parkinean kokatzen da, kaletik galdetzen joan nahi duenarentzako.

Txupinazoaren ondotik, Bertso afari batek irekiko du gaur gunea, Julio Soto eta Oihana Bartrarekin. Eta atzetik, cumbia doinuak, batetik, Cumbian'bero taldearekin eta bestetik, Video-DJ Atxunbia handiaren ikuskizunaren estreinaldialdiarekin. Dantzarako giro aparta gaur gauean txozna gunean. 

Bihar, osteguna, hilak 2 eta Santa Ixabel eguna, erromerientzako eguna izango da, Salda Badago eta Guri 5 taldeekin. Lehenak herrikoak, baina plaza beteak dantzan jartzen dituztenak, eta bigarrenak gabiriarrak, taula gaineko jarrera bikainarekin.

Ostirala, Urretxu-Zumarragako taldeek irekiko dute, eta Estricallak itxiko du.

Larunbata, Gazte Eguna. Goizetik hasita noski. Tailerrak, Giza-katea, triki-poteoa, bazkaya, jolasak... danetik egongo da ondo pasatu eta aldarrikatu nahi duenarentzako. Gauen kontzertuak: Gibelurdinek, Josu Jon y mas, El sonido de la metralla, Un Gos Robant,... .

Eta azkenik Igandea: Bixamona Fest!!

Afariak eta kontzertuak 17:00etan hasita. Festak modu desberdin batean gozatzeko: Putan Club, Peru, Magmadam, Rosvita, Flamingods. Afaltzeko: Saiheskia, sardinada, paella beganoa zarauztar erara, morunoak...