ikimilikiliKLIK
Egilea: Olatz Perez de Viñaspre
Informatikaren haize berrien oihartzunak.
Olatz
2016/09/15 16:41

Ordenagailuak programatzea edozeinen eskura egon daiteke. Programatzea ez datza ordenagailuko "kutxa-beltzean" gauza "ulertezinak" idaztean bakarrik. Programatzen ikastean, egunerokoan oso erabilgarriak diren gaitasunak garatzen ditugu, hala nola, arazoak abstraitzen edo orokortzen, eta berauek deskonposatzen eta ebazten.

Honen arira, "Ordengailuak programatzen txiki-txikitatik" on-line ikastaroa antolatu du Udako Euskal Unibertsitateak udazken honetarako. Edurne Larraza da ikastaroko...

2016/09/06 12:19

Jendarte aske batek software librea ere behar duelako, euskal administrazio publikoei Software librea eskatzeko sinadura bilketa hasi dute. Hona hemen manifestua:

http://softwarelibreanahidugu.eus

Azpian sinatzen dugun talde eta pertsonok, Software Librea (eta honek bere gain hartzen dituen teknologia estandar irekiak eta sare askeak) erabili nahi ditugula adierazten dugu (adibidez, GNU/Linux, Firefox, LibreOffice, guifi.net…):

  1. Software Libreak, berdintasuna, parte-hartzea eta...
2016/06/03 10:55

50-70 hamarkadetako ordenagailu bat

Docubyte-k INK-ekin batera 50-70 hamarkadetan esanguratsuak izan ziren ordengailuen argazki bilduma bat argitaratu berri dute. Hurrengo estekan ikus ditzakezue ordenagailu guztiak azalpen labur-labur batekin: esteka

Gaur egunean, superordegailu horiek baino askoz hobeak dira gehienok eskuetan daramatzagun mugikor adimentsuak. Nola aldatu diren gauzak urte gutxitan!

2016/05/19 16:54

Girls Who Code-k, berriki bideo satiriko bat atera du neskok programatzeko ditugun arazoak azaltzeko. Eta zein arazo? Betile luzeak, hilerokoa, obulazioa,... Arazo larriak!

Zalantzarik gabe, hori dena irrigarria da. Baina neskak teknologiako beste hainbat alorretan bezala, informatikatik baztertuak gara gizarteak ezarritako estereotipoak direla eta.

2016/05/18 13:00

Atzoko egunez PuntuEUS fundazioak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskalerria Irratiak I. Euskarazko Interneten Eguna ospatu zuten Iruñeako Katrakaken eta "Gailurra Beti Dago Gorago" animazioa aurkeztu zuten.


Bertan, errepasotxo bat egin zitzaion euskarazko interneten lortutako erronkei eta etorkizunean lortu beharrekoak aipatu ziren bertaratutako guztien partehartzeaz.

MANAHMANA-ko Aitor Guisasolak irudi eder batean sintetizatu zuen dena.


1. Euskarazko Interneten Egunean aurkeztutako irudia MANAHMANA enpresaren eskutik

Tags: Internet, Euskara
Kolaboratzaileak
azken iruzkinak

Ez dago iruzkinik