Izaskun Canga

Furra, Furra (Oskorri) - Ukelele Cover

 

Kaixo, ukelelezale maitiok! Oskorriren "Furra, Furra" ukelelez entzun nahi? Hona hemen bertsioa!

Orain dela aste batzuk Oskorrik banatu egingo zirela jakinarazi ziguten. Urteotan zehar ziurtzat jo ahal genituen gauza gutxi egon dira, eta horietako bat Oskorri izan da beti. Zenbat kanta, zenbat kontzertu, zenbat dantza! Sekula ez dut gogoratzen "Furra, furra, fandangua" leloa abestu nuen lehendabiziko aldia, baina betidanik egon da nirekin, Oskorriren beste kanta asko bezala. Bideo honen bidez, omenalditxo xume bat egin nahi diot talde zoragarri honi, esker ona ematearren. Hurrengoan, kantu hau ukelelez nola jo dezakezuen azalduko dizuet! :)

Ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin!