Izaskun Canga

"Gizakia izan nahi dut" (Oihaneko Liburua) - Ukelele Cover

 

Kaixo, ukelelezale maitiok!

Hilabete pila bat izan dira, baina hementxe naukazue berriz ere, ukelelearekin batera! Itzulerarako aukeratutako abestia, Disneyren "Oihaneko Liburua" filmetik euskaratutako abestia, "Gizakia izan nahi dut" (jatorrian, "I wanna be like you").

Bideo honetan oso kolaboratzaile berezia izan dut: ukelabs.es - eko Marcos Feijoo! Primeran pasa genuen abesti hau grabatzen, eta hori bideoan zehar sumatu egiten dela uste dut. Mila esker, Marcos!

Besterik gabe, ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin!