0 iruzkin

Giza Eskubideen Aldarrikapenak matxinatzeko eskubidean hartu ohi du oinarria

Giza Eskubideen Aldarrikapenak matxinatzeko eskubidean hartu ohi du oinarria

Berez, 1948.ko Giza Eskubideen Aldarrikapenak aurrekari bat baino gehiago dauzka: Zuzenbide-eskari ingelesa (1628), Estatu Batuetako Konstituzioa (1787) edota, Frantzian, Gizakume eta Herritarraren Eskubideen Aldarrikapena (1789), besteak beste. Aipatu 1948ko Adierazpen horren Hitzaurreak, bestalde, bidegabekeriari aurre egiteko abiaburu, eskabide eta are beharra (errebelamendu edo matxinatzeko eskubidea) finkatu du eskubide horien oinarritzat.

Nahiz Thomas Jeffersonek, Independentzia Adierazpena idatzi zuelarik, nahiz Estatu Batuetako Kongresuak, hura onartzerakoan, injustiziaren aurrean errebelamendu eskubide besterezina (1948.ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko Hitzaurreak bere egin eta kolonialismoaren aurkako funtsezko abiaburu den horixe) ontzat eman zuten. 

Jeffersonen idazkiak norbanako eskubideak jaso ez ezik, iraultza egiteko eskubidea ere aldarrikatzen zuen. Euskarri ugaritan zabaldutako testu honek ondoko frantses Iraultzan eragin handia izan zuen.

1789.an, Frantziako Erresumako Biltzarrean herri xumearen ordezkariek (“Hirugarren Estatu” izenekoa osatzen zutenek) beraien eskariei entzungor egiten zitzaiela ikusirik (Erregeak eta Frantziako Erresumak Asanbladaren bilkura-orduko legebiltzarra-debekaturik), erregetza abolitzeko prozesuari ekin zioten monarkia berari amaiera emanez Errepublika sortzeko bidean. Nazio Biltzar Konstituziogile berriak, bestalde, Gizakume eta Herritarraren Aldarrikapena adostu zuen. Adierazpen honek “jabetza, segurtasun eta zapalkuntzari aurre egiteko eskubideak” herritar orori zor eta bermatu egin behar zaizkiola dio.

Eta ez dut Kataluina aipatu behar…

Fito Rdz. 

/
azken post-ak
azken iruzkinak