0 iruzkin

Hatxe, piano baten hotsak

Idoia Hernandez musikari oiartzuarrak piano kantuz osatutako bilduma plazaratu du, bere Bandcamp orrialdearen bidez. Hatxe du izena proiektuak eta azken hiru urteotako lanarekin osatu du lehena izeneko diskoa. Musika klasiko garaikideaz doinu lasai eta, oro har, malenkoniatsuak eraiki ditu, Hernandezek berak marraztutako azalarekin lagunduta. Kolaboratzaileak ere aritu dira diskoan: Oscar Manso gitarrarekin eta Peru Galbete ahotsaz. Diskoak plazaratzea ezohiko den eta beste tankera batzuetako musikak presentzia handiagoa duen uda erdialdeko garai honetan, opari ezinutzizkoa da Hatxe.