Ni Euskalduna blog naiz

Gu Euskaldunak! Eta zu?

Gure herri guztien historia eta istorioak konpartitzeko blog hau zabaltzen dugu. Elkarrizketetan gure aiton-amonek euskal herrien historia kontatzen digute. Facebook orrialdean ere kuxkuxeatu, komentatu eta zure herriarekiko dituzun sentimenduak adieraz ditzakezu.

Blog-aren artikulu bakoitzean elkarrizketaren esaldi bereizgarrienak, herri bakoitzaren leku garrantzitsu edo berezienak agertzen diren argazkiak eta Youtube NiEuskaldunaTV kanalean dagoen bideoa agertuko dira. Bertan agertzen diren gure aiton-amonen kanten, irripar eta dantzen bideoak ezin dituzu galdu!

Eta zu… nongoa zara? Zure herriko aiton-amonek zure herria hoberena dela azaltzea nahi al duzu? Gure grabazio-taldea zure herrira hurbiltzea nahi baduzu, email bat bidal iezaiguzu.
Zuen gustokoa izatea eta zure herriaren istorioak partekatzea espero dugu.