0 iruzkin

Alike, haurrak eta sormenaren desagertzea

ALIKE (2015) (http://alike.es), 10 minutu baino gutxiago iraten dituen film labur honek, modu grafiko eta argi batean, gaurko gizarteak gure umeei duten sormena eta ilusioa nola kentzen dien adierazten digu.

Rafa Cano eta Daniel Martínez-ek sortu zuten film honek 50 sari baino gehiago jaso ditu. Bertan gaur egungo guraso batek bere haurraren hezkuntza eta hazieran dauzkan zailtasunak erakusten dizkigurte. 

Autofinantziatua izan zen lan honek 5 urte behar izan ditu argia ikusteko. Bertan Copi aitak, bere seme Pasteri bizitzarako bide egokia erakutsi nahi dio... baina zein da bide egokia? hori da film honen muinak ausnartu nahi duena. Gizartearen erritmora egokitu behar al dugu gure bizitza? lana eta gauzak 'ondo' egitea ote da bidea? edo ...sormena eta zoriontasuna jarri behar ditugu gauza guztien aurretik?

Haurraren hazieran errespetuaren garrantzia azpimarratu nahi du. Haur bati bere bidea egiteko aukera eman behar diogu, gu bidelagun izanez, eta ez gidari.

Gaurko eskoletako irakasteko moduaren kritika ere bada. Fitxak betetzeari garrantzia gehiago ematen zaio, marratik atera gabe idazteari, eta ez haurrak duen sormena garatzeari. Haurrari haurra izaten uzten ez diogun gizarte hau aldatzeko beharra ikusten da hemen.

Haurraren irudimena hiltzen ari gara. Gauzak beste modu batera egiten hasteko garaia da.


/