Venusetik begira
Egilea: Larraitz Arando
Venusetik lurrari so. Lurtarrak behatzen, beren jarrerak ulertzen, beren ametsak irudikatzen…
Larraitz_grixa
2016/12/18 18:37

Umetatik ikasten omen dugu neska edo gizon izanten.

Egin egiten omen gara.

Eta ia muturreko emakume edo gizon izatera kondenatuta gaude.

Zorionez, badira mutur horiek zirikatzen dituzten gorputzak gurean ere.


Azken aldian maskulinitate berriek oihartzuna eta begirunea sortu dute.


Feminitate berri ugari egon arren, hauek ez dute arrakastarik lortzen.

Deserosotasuna sortzen dute nonbait.

Emetasuna bizitzeko eta ulertzeko modu zabalago bat da gakoa.

Hain muturreko ez diren emetasunak...

2016/11/30 10:37

BIDEA from Azeri Gorriak on Vimeo.

Beste egoteko modu bat omen da. Beste egiteko modu bat. Dantzatzeko beste modu bat..

 
Ekarpen askok diote burgeson feminismoan kontzientzia feminista sortzera mugatzen garela.

Eta Bell Hooks dioen bezala “ EEBBetan feminismoa ez da sekula zuzenean opresio sexista jasaten duten emakumeetatik irten”

 
Kontzientzia feminista sortzea motz.

Betaurreko moreetan gelditzea ere motz omen da.

 
Ikusi bakarrik ez, ez sentitu, bizi,...
2016/09/23 09:36

Gustatu zait  Danele Sarriugarten Erraiak elaberrian protagonista nola mintzatzen den bere plazerrataz. Gordin.

Elaberritik gurera ekarri beharko genuke.

Geure egin.

Gordinkeriaz gure plazerraz mintzo.

Berotzen gaituen horretaz, gozamenaz uzkurtzen gaituenataz, …gordin.

Lagun artean, kafe baten bueltan, laneko atsedenaldian, mendirako bidean, kaleko banku baten, gaztetxeetan…

Gure plazerraz mintzo.

Gordin.

Gustatu zait baita Ezpain Gorrien Iraultza.

Ederra litzateke...

2016/06/26 21:27

Atzoko eguna historikoa izan zen. Askok ere garrantzia kendu nahiko dioten arren, ausarta eta ederra izan zen. Historikoa.  Arrasateko jaitean Puta Juanek  txosnagunea hartu zuten. Burua estalita eta sua dariola, borroka orroekin eta irrintziekin jendearteratu ziren. Arcada Socialen kontzertuan estenatokira igo eta beraien aldarria (irakurri) ozen adieraziz.

Batzuentzat txorrada bat izango da. Baina askok badakigu egindakoa handia dela.  

Aurten feministek Puta Juanetan...

2016/05/12 21:57

Elektrizitaterik gabeko komunitate gutxi geldituko dira munduan. Komunitate horietako emakumeek, Ilberrian (edo ilargi berrian) hilekoaren jarioa izaten dute eta Ilbetean berriz obulazio fasea bizitzen dute. Ilbetean emankor egon ohi dira. Hala ikertu zuen Louis Lacey 1971 eta Lunacepción izena jarri zion fenomenoari, gauetako argiak gure zikloan zuen eraginari alegia. 

Ilargia eta hilerokoa. Ilargi kopa eta hilerokoa. CUPeko emakumeek erakutsi ziguten horretan ere badugula zer...

2016/05/05 15:00

Nire lehenengo aldia da.

Errespetua ematen dit.

Bai, errespetua ematen dit nire barruak zuekin konpartitzeak.

Zuekin, Zurekin.

Baliteke batzuetan zure gustokoa ez izatea.

Edo bai.

Kontua da lehenengo aldia izango dela.

Altuan pentsatuko dudan lehenengo aldia eta honek horrek errespetua ematen dit.

Errespetua eta beldurra.  

Irakurle ez zaitut konplazitu nahi.

Nik gustora aritu nahi dut, niretik.

Idazten dudanaren inguruan ardurak nire gain hartuz.

Sekula ez da izango guztiontzat...

Kolaboratzaileak
Eeuu_gabe
Artzai Larzabal
Jone_txuria
Jone Etxeberria
Enek-olazabal
Eneko Olazabal
azken iruzkinak

Ez dago iruzkinik