Abereak gara, iraultzari begira ere. Baxenafarrek badulerte. Deabru txikiek ez dagite deus debalde. Euskara garbian. Fan. Geu ere ba al gara supereuskaldun? Harribitxia. (Zuzeu eta Berriako) Iruzkingile anonimoentzako bazka. Jakin gabe dakitenak film labur finak egiten. Kontrola, Black Mirror EHn ere gertatzen da. Lisergia, ekialdeko erregeak eta koltxoiak. Mundu txiki plastilinazkoa. Nahi nuke, nahi nukeenez, zerbait esan baina... Ñoñoei barre. Orduak eta urteak, minutu bakan batzuetan. Pentsalariak eta off ahotsa. Really atonishing; nondik atera zara, Alexandre Garacotche? Seme-alabek ikusi beharko ez luketen filma, ala bai? Tss, tss… ez esan inori, baina bada TS-z hasiriko beste hitzik, nahiz eta garestitxo zatekeen Errusiako Tsarrei buruzkoa egitea. Tranparik gabe kontatutako istorio puska. Ttak, bete-betean! Umore detektagailu aparta. Txikito balitz aizkorekin eta gizonkeriarekin arazoak izaten bakarra, gaitz erdi. Tzer nolako marabilla tekniko txikia. Urrutiko kontua, kirola eta drogak. Xarma du, euskal beltxarga beltzak. Zera… finito.
Gora eta gora beti, Katihotsak Logia!
Film honen berri, Eremuz Kanpo-n, honako bi saio hauetan:
Eremuz Kanpo 4X05 - Euskal Harriaren ABD-ak
Eremuz Kanpo 4X09 - E is for Eri otza
Katihotsak logiaren beste film zoragarri batzuk, hemen.