Oier Fernandez eta Julen Aranburu
Fan Hemendik mugimenduaren izenean

Hipokresia eta Intoxikaziobideak: Oñatitik Altsasura, elkartasunez

Altsasuko gertakarien harira, informazioa kontrastatu aurretik alderdi, instituzio eta komunikabide batzuk Guardia Zibilak emandako bertsio ofiziala defendatu eta kaka zabaltzeari ekin diote.

Horrela, Nafarroako gobernuko lehendakaria den Uxue Barkos andereak «horrelako ekintzek bake prozesua oztopatzen» dutela azpimarratuz, bere babes osoa eskaini zien bi Guardia Zibilei. Ba al zekien bada gertakarien nondik norakoak? PNV-ko bere kideak ere ez ziren motz ibili, PP-k Madrileko Kongresuko mahai gainean jarritako adierazpena enpatxu handi gabe sinatuz. Bertan «Guardia Zibilek jasandako segada arbuiatu eta ekintzarekiko gaitzespen irmoena» erakusten da. Gerora jakina denez, Guardia Zibilak berak txosten batean aitortu du ez zela egon segadarik Altsasun nahiz eta fiskaltzak «terrorismo delitua» ikusten duen.

PNVren beso komunikatiboa den EITB-k, Guardia Zibil bat eta polizia nazional bat elkarrizketatu zituen, Euskal Herrian bizi duten  mehatxu eta egoera latza azalduz. Guardia zibilak mehatxupean bizi al dira? Orain biktimak al dira indar okupatzaileak?

Urteetan zehar, Guardia Zibila izan da Euskal Herriko seme-alabak torturatu eta mehatxatu dituena inpunitate osoz. Azken kasua Altsasun gertaturikoa dugu. Bertako Ospa mugimenduak adierazi duenez, bi guardia zibilak beraien bikotekideen konpainian, bertako herritarrak mehatxatzen eta probokatzen hasi ziren, «te voy a matar» eta «te voy a meter un tiro entre ceja y ceja» bezalako esaldiekin; bultzaka eta jarrera oldarkor batekin.

Gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu Altsasuko herritarrei eta atxilotuak izan diren bi lagunei. Ospa mugimenduak eta Altsasuarrek bide lagun izango gaituzue borroka honetan eta segi gogor eta tinko errepresioaren aurka lanean, indar okupatzaile guztiak Euskal Herritik alde egin arte!

Alde hemendik eta utzi bakean Euskal Herria! Utzi bakean Altsasu!

Bilatu