J. Ortuñez
Errepresaliatua
Presoak Euskal Herrira

« argi izan behar dugu «Euskal Presoak Euskal Herrira!» ez dela aldarri hutsa, borroka esparru baizik, denon artean eraiki eta landu beharreko esparrua, nork bere borroka eremutik.»

2012/11/24

EPPK izenekoa militantez osaturiko kolektiboa da. Horregatik, eta denak kalera doazen bitartean, lortu beharreko lehenengo urratsa da Euskal Herrira ekartzea. Prozesuak hala eskatzen digu. Euskal Herrian egonez gero, gainera, euren senide zein lagunei zamaren zati handi bat kenduko litzaieke gainetik. Oker geundeke, aldiz, pentsatuko bagenu Euskal Herrira ekartzeko arrazoiak soilik humanoak-edo direla. Kolektibo mili- tante batez ari gara eta askapen prozesuak militante horien beharra du. Hartara, egunero egiten duen ekarpen politikoa are aberasgarriago suertatuko litzateke eta bere mintzaideen papera erraztuko litzateke.


Izan ere, Euskal Herrian egon behar dutela diogun bezalaxe, azpimarratzekoa da ere Kolektiboa ez dela une hori noiz helduko zain gelditu eta prozesuari bere ekarpenak eskaintzen ari da. Etengabe. Espetxearen errealitateari segundo bakar batez erreparatu dion edonor berehala ohartuko zen EPPK-ren ekarpenaren balioaz, jartzen dizkioten muga zein traba guztien gainetik maila politiko izugarria emateko gai dela erakutsi baitu. Zinez miresgarria. Salbuespen legedia eta horren argitan diseinaturiko estrategia errepresiboa pairatzen ditu Kolektiboak egunero: bere komunikazio guztiak interbenitu eta murriztu egiten dizkiote, harreman normalizaturik mantentzen ez diote uzten, espetxe barruan ere sakabanatuta egoten dira euskal presoak, bere Mintzaidetza barreiatuta dago...
Gobernuek Kolektiboa zatikatu eta bere baitan/inguruan etsipena hedatzea helburu duten mota guztietako neurriak erabiltzen dituzte. Horregatik, gobernuei dagokie orain mugitzea. Kolektiboaren gainean ezarri duten salbuespen sabaia altxatu egin behar dute, eta bide horretan egin dezaketen eta behar duten lehen urratsa euskal preso guztiak Euskal Herrira ekartzea da. Euskal Herrian egonez gero, berriz, bestelako baldintzetan egongo lirateke bai Kolektiboa... eta bai prozesua bera ere.


Baina ez gaitezen nahas. Batzuek, era okerrean, blokeoaren ardura Kolektiboaren bizkar jartzen dute eta oraindik gehiago egin beharko lukeela pentsatzen dute. Beste batzuk, era are txarragoan, eskaera zehatzekin etortzen zaizkio, oraingo egoeraren erantzukizuna presoena bailitzan.


Hartara, argi eta garbi esan behar da honako hau: gaurko egoeraren erantzule bakarra gobernuak dira eta horiek dira mugitu behar dutenak. Pilota Gobernu espainolaren eta frantsesaren sabaian dago orain. Alta, ez dira gogoz mugituko eta horregatik diogu denon artean mugiarazi behar ditugula. Honek eskatzen du Kolektiboaren erabakiak, ausardia eta aurrerapausoak mobilizazioez lagundu eta pedagogiaz erraztu ez ezik, eragile guzti-guztiak konprometitu behar ditugula ere zeregin honetan. Hori lortuz gero, hori bai urrats erraldoia izango litzatekeela.


Aurreko artikulutxoren batean, bestalde, aldarri partzialetan murgildurik indarrak barreiatzeko arriskuan legokeela nioen. Bada, «Euskal presoak Euskal Herrira!» aldarrikatzea arrisku hori gainditzeko baliagarria delakoan nago. Noski, aldi berean gaixo larrien auzia nolabaiteko «SOS» eremura eraman beharko genuke eta aukera zein zirrikitu juridiko guztiez baliatu. Honekin batera, 197/06 doktrinaren pean dauden presoen askatasuna aldarrikatu beharra dago. Gobernu espainola, bistan da, prest dago giza eskubideak zapuzteko bidean edozer egiteko: ikusi besterik ez dago nola egiten dion muzin Estrasburgoko ebazpenari eta, denbora joan bitartean, dagoeneko kalean egon behar luketen presoek burdinen atzean jarraitzen dutela. Estatua burutzen ari den gerra estrategia gainditzeko bidean lehenengo urratsa da aipatu presoak gaurdanik kaleratzea, ez besterik.


Ildo beretik, argi izan behar dugu «Euskal Presoak Euskal Herrira!» ez dela aldarri hutsa, borroka esparru baizik, denon artean eraiki eta landu beharreko esparrua, nork bere borroka eremutik. Eta burdinen atzean egon arren, EPPK-k aldarri hori gauzatzeko bidean jartzeko zer edo zer bideratuko du ere, Kolektiboak berak egokitzat joko duen moldea hautatuz. Beti, iparrorratza Euskal Herrira begira eta sakabanaketa amaitzeko gogoz. Amnistiaren bidean eta era dinamikoaz kokatzen den etapa jorratzen, hain zuzen.


Agian ez dituzte preso guztiak aldi berean Euskal Herriratuko. Beharbada ez dituzte bat-batean ere mugituko. Edozein eratan (duintasunez ordea), herri honek nahi duena presoak Euskal Herriko kaleetan ikustea da, eta egun hori heltzen den bitartean Euskal Herrian egon behar dute. Bada, preso guztiak gerturatzea daitekeen gauza da. Euskal Herriratzearekin denok irabazten dugu. Horregatik, irabazteko, Euskal Herrira ekar ditzatela behingoz!!!

Artikuluak
Sabino Cuadra Lasarte
2014/10/01
Kepa Yecora y Amaia Zubieta
2014/09/30
Fernando Agirrezabala y Jone Zubieta
2014/09/30
Gutunak
Mikel Kintana
2014/09/29
Jon Ander Fdz.
2014/09/29
Manuel Velasco Valladares I Secretario general de la CGT en Navarra
2014/09/25
bai eta Gorka Sueskun, Joseba Tapia, Ibai Urrastabaso, Ekaitz Esteban, Aitor Idiazabal… I Cuadrilla de Egoi
2014/09/25
Azken post-ak
Naiz+
2014/10/01
Naiz+
2014/10/01