Xabier Etxeberria Amutxastegi | Duintasuna elkartea

Donostia Europako Kultur Hiriburua 2016: Urte bat konpartitzeko; Urte bat elkarbizitza gauzatzeko

Donostiak, Gipuzkoako hiriburuak, pobreak izateagatik hiritarrak zigortzen ditu.

Joan den ostiral  goizean bi albiste garrantzitsu jakin izan genituen gure etxeetan baina harriturik utzi gintuzten kontraesankorrak zirelako.
Bat: Donostiako Udalaren aldeko propaganda dotorea eta Eneko Goia alkateak sinatua, elkarbizitzaz hitz egiten digu batez ere eta honela dio: «Elkarrekin bizitzea horixe baita, ondokoaren ezaugarri eta pentsakerak onartzen jakitea». Bestea: whatsappen bidez bidalitakoa bi semeen ama den Marta XX.ena da, larrialdi sozialetako zerrendetan dagoena eta pobreziazko soldata duena. Kirol txartela jasotzerakoan, legealdi honetan eta Donostiako Udalaren Gobernu-batzordearen (EAJ, PSOE) erabakiaz, bere familia arratsaldeko 5:00etatik aurrera ezin dela polikiroldegietara sartu adierazi diote Martari.

Donostia, 2016 urte honetatik aurrera eta Udalaren propagandaren arabera,  elkarlana, laguntza eta bitartekaritza bezalako hitz berriak erabiltzera bultzatzen duen hiria dela entzun ondoren, Martaren semeek nola esplikatuko diete beraien lagunei 5etatik aurrera ezin direla sartu elkarrekin Polikiroldegian Donostiako Udalak horrela erabaki duelako. Izan ere,  pobreak izateaz gain  edozein bazkidek duen eskubidea ukatu zaie.  
Pentsionista eta jubilatuen DUINTASUNA elkarteak,  hiritarrak bere egoera ekonomikoagatik  baztertzen eta zigortzen ez dituen Europako Kultur Hiria nahi dugu,  Donostiakoak izan edo kanpokoak izan. Beharra duten guztiei bere eskua luzatuko duen hiria.  Gure elkarbizitzaz harro egongo den hiria, irekiagoa, anitza, abegikorra, solidarioa eta eskuzabala. Baina batez ere, bere diru eskasia dela  eta inor baztertua sentituko ez den hiria eta bertako baliabideekin pertsona guztiok duintasunez bizitzeko eta gozatzeko aukera izango dugun hiria.

Bilatu