Juan Luis Mugertza Unanue

Gure txanda

«Ta ezer ez da berdin», zioen Hertzaina taldearen abesti baten lerro buruak aspaldian; eta egia da, inoiz ez da berdin izango. Zer edo zer aldatu da, zer edo zer aldatu dute, eta hori nabaritzen da giroan. Kataluniakoak ez du atzera bueltarik. Bekaizkeria ez ei da ona, baina bizipoza ekarri dute, baita gurera ere. Orain ez du balio inguru-minguru ibiltzeak, beste aldekoekin eskutik helduta aritzeak. Urte asko daramagu gure txandari itxaroten, eta orain gure txanda ere bada. Izan ere, Espainia inoiz ez da berdin izango.

Bilatu