Osasunbideak ezktutatzen duena
Joseba Otano Villanueva | Administrazioan Euskaraz Taldea
2017/11/14

Irailaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen erizaintzako zerrendak egiteko deialdi publikoa. Hartan esaten zen alemanak, frantsesak eta ingelesak 2 puntu ematen zituztela bakoitzak, baina, beti bezala, euskararen puntuazioa ezkutatzen zen. Gobernu Irekiaren bidez informazio hori eskatu, eta, hilabetera, erantzuna jaso dugu. Zenbat puntu ematen ditu euskarak Nafarroako hegoaldean? Ez digute esan, eta indarreko arauek ez dute deus esaten, baina guk argituko dugu: Osasunbideak ez du euskara baloratzen Nafarroako Erriberan. Alemanak 2, euskarak 0. Zenbat eremu mistoan, lanpostu gehien dauden tokian? Alemanak 2, euskarak 1,17. Eta «eremu euskaldunean» bakarrik ematen ditu puntu gehiago: Alemanak 2, euskarak 2,34. Seguru gaude: Osasunbideak informazio hauek ezkutatzen segituko du hurrengo deialdietan ere. Egia esan, jada horrela jokatu du emagin izateko deialdian (urriaren 30eko NAOn argitaratua). Tira ba, jarraitu beharko dugu gardentasuna eta gure hizkuntzarenganako errespetua eskatzen.

Artikuluak
Iñaki Egaña
2017/11/18
Begoña Zabala
2017/11/18
Víctor Moreno
2017/11/17
Carlos Armendariz
2017/11/17
Gutunak
Juan Kruz Aldasoro, Rafael Larraza «Txifli», Felix Altzelai, Juanito Nazabal, Fernando Flores eta Eugenio Ulaiar | Etxarri Aranazko preso ohiak
2017/11/17
Doctor Javier Araiz | Oftalmólogo del ICQO, Instituto Clínico Quirúrgico de Oftalmología
2017/11/17
Endika «Ira» Agerrea Kortazar | Guneako asanblada eta Fronte Feminista
2017/11/17
Javier Orcajada del Castillo
2017/11/17