Leo Belaustegi Alberdi

Plastikoa, gure janaria?

Udan denok gure edo beste itsasertzetan gozatzen ibili gara, eta sarritan ikusi eta topatu izan dugu plastikoren bat, moilatik pasiatzerakoan plastikozko poltsa formadun zenbait antzeman ditugu.

1950ko hamarkadatik aurrera petrolioa ustiatzeaz gain plastikoa sortzeko aukerak asko ugaritu zirenez, EEUUak eta Europako lurralde kapitalistek erabilpen ikaragarria eman izan zioten plastikoari. Horrela, plastikoaren erabilpena handituz joan da etengabe, eta gaur da eguna ezin garela joan inora plastikorik gabe (guk horrela ez nahi izanda ere ez!) Edonon plastikoak aurki ditzazkegu: itsasoetan, ibai eta erreketan, inguruko eremu guztietan eta abar. Adibidez: lurrera erortzen den plastikoa haizearen eta euriaren poderioz ibaira heltzen da eta handik lurrera doa edo kostaraino hel daiteke!

Bizkaiko Golkoko mila karratu bakoitzeko 46000 zati plastiko daude. Ez al da ikaratzekoa? Errekatik datorren plastikoaren %15 kalkulatzen da jaso daitekeela kostan edo inguruetan, baina beste guztia itsas korronteekin hor gelditzen da. Hemengo gure zonaldea Europako beste kostalde batzuetako eremuekin alderatuz plastiko gehiagorekin azaltzen da.

Zeintzuk dira plastiko hauek? Gomazko objetu ezberdinak, zigarro hondakinak, oihalak, plastikozko poltsak… Gaur egun munduko ozeanoetan 5 bilioi plastiko zati flotatu egiten dute. Europako biztanle bakoitzak urtean 500 poltsa erabiltzen ditu, eta munduan minutuko milioi bat poltsa erabiliak direla badakigu, poltsa bakoitzari orokorrean 25 minutuko erabilera kalkulatzen zaio, baina desintegratzeko 100-500 urte beharko ditu.

Beste estimazio bat: zakarraren %15 urgainean dago, beste %15 itsaseremuetan eta azken %70 itsasondora heltzen da.

Plastiko guztia denborarekin eta erosioaren eraginez mikroplastikoan bihurtzen da, milimetro batetik 5 milimetroko tartean, ez da desagertzen, puskatu eta txikitu egiten da. Mikroplastikoak ere industriak sortutakoak dira eta azken urteotan bere erabilera ere larriki ugaritu denez, zientifiko eta ikerlariek ozeano guztietan mikroplastiko hauek aurkitzen dituzte.

Ondorioak: Arrainek mikroplastikoak irensten dituzte, txori batzuk era berdinean arrainak janez beraien gorputzetan barreiatzen dituzte mikroplastikoak; azkenik, gizakiok animali hauetaz elikatzean zoritxarreko mikroplastikoak bereganatzen ditugu. Denok kaltetuak garenez, ingurumenaren aldaketa bortitzaz kontzientziatu beharko gara, egunerokotasunean plastikoa askoz ere neurri txikiagoan erabili beharko dugula argi izateko hona hemen hainbat proposamen zentzudun: plastikozko poltsak alboratzen hasi eta beste materialetakoak erabili, plastikorik lurrera ez bota, banaketa selektiboa eta eraginkorra burutu, erosi aurretik produktuen enbaseak antzeman eta kate handieneei (Eroski, Dia, Mercadona…) Europako legedia aplikatzeko eskatu.

Bilatu