Zirimiria
Maider Eizmendi
2012/11/23

Lehen tantak albotik pasa zaizkigu, oharkabean, ondoan. Buruaren eta bizkarraren gainean pausatu zaizkigu ondorengoak; ez gara haiekin ere ohartu. Zirimiriak gutxinaka-gutxinaka bustitzen gaitu, nahigabean, eta konturatzerako gure burua blaituta dugu.

Tantak kopetan jo behar gaitu ezinbestean aspaldian hasitako euri finaz jabetzeko. Albokoaren bizkarrean ikusitako tantotxoak ere ez dira nahi beste argigarriak gu ere bustitzen ari garela edota bustiko garela ohartzeko. Tantak kopetan jo zain gaude. Zirimiriak indarra hartu eta trumoia entzun dugu, indarrez jo du unetxo batean. Hotz-hotz eginda utzi gaitu.

Aldameneko utzi du blai eta hura ikustearekin batera hoztu gara gu. Hain indartsua trumoiaren indarra, berriz ere zirimiria hasi denean ia oharkabe egiten zaigula, berriz ere tantak bizkarrean eta buru gainean gu bustitzen, bustitzen gaituztela jabetu gabe. Zirimiri honentzat guardasolik egokirik ez eskuartean, soilik bustitzen garenean apur bat sikatzeko zapiak.

Zaparradak eta tantotxoak geldituko dituen oihalezko aterkiak behar ditugu, ‘hezkuntza¸ oihalez egindakoak. Haiek soilik lortzen dute eta zirimiria gelditzen eta, hura esku artean, lehen tantak erotzen hasten direnerako haiekin jabetzen. Besteen bizkarrera eta burura begiratzeak ere laguntzen digu hura gure aterkiarekin estaltzen; bere bustiak gure bustia bistaratzen du.

Artikuluak
Jesus González Pazos
2014/07/29
Javier Sádaba
2014/07/29
Antonio Alvarez-Solís
2014/07/28
Asier Imaz, Unai Ziarreta, Rebeka Ubera, Amaia Agirresarobe
2014/07/28
Gutunak
Ibon Etxezarreta
2014/07/29
Xabier Pérez Herrero I Irun
2014/07/28
Juantxo Carrascosa
2014/07/28
Txumai Iturria, Javier Berrojalbiz, Itxaso Perez, Iñaki Uruburu | ESAITeko mendi martxa
2014/07/28
Azken post-ak